Ez zaitzala inork engaina esaten badizute migratzaileek "pagatxoak" izaten dituztela edo zerga hobarietatik bizi direla. Nafarroako Gobernuak migratzaileentzako zerbitzu publikoetan inbertitzen duen euro bakoitzeko Nafarroako Foru Erkidegoaren ekonomia bi euro gehi 1 aberasten da.
OSASUN ZERBITZUA ESKUBIDE BAT DA
Osasun zerbitzua jasotzea eskubide publiko eta unibertsal bat da, eta, beraz, jatorria gorabehera, pertsona orok du Nafarroan arta hori jasotzeko eskubidea.
Horretaz gainera, atzerriko naziotasuna duen nafar biztanleria populazio osoaren %10,8 da, eta Osasunbideak Nafarroako Aurrekontuetan sorrarazten dituen gastu guztien %5,1 bakarrik hartzen dute, hau da, populazioan daukaten zati proportzionalaren oso azpitik. Gainera, gure osasunaren eta ongizatearen alde lanean ari diren profesionalak herrialde askotatik etorritakoak dira.
"Atzerritarrak matxistak dira haien kultura halakoa delako" edo antzeko esaldiak entzuten dituzunean, egin gogoeta honen gainean: emakumeen aurkako indarkeria mundu osoan gertatzen da, eta talde sozial, adin eta testuinguru guztiei erasaten die.
2003tik 2019ra, Espainian 1.033 emakume hil zituzten beren bikotekideek edo bikotekide ohiek. Emakume horietatik %90 espainiarrek hil zituzten eta %10 atzerritarrek. 18-74 urteko emakume europarren heren batek abusu sexistaren bat pairatu du bere bizitzan edo pairatzen du. Osasunaren Mundu Erakundeak dakarrenez, indarkeria matxista da 15-44 urteko emakumeen heriotzen kausa printzipaletako bat, minbiziarekin, zirkulazio istripuekin eta gerrekin batera.
MIGRATZAILEEK EKONOMIA ETA ONGIZATEA INDARTZEN DITUZTE
Ez da egia atzerritarrengatik lanpostu gutxiago dagoela. Nafarroako biztanleria aktiboaren hazkuntzaren %41 joan deneko hamar urteetan atzerriko naziotasuna duten pertsonei esker gertatu da. Gainera, enplegua sortzen dute: Langile Autonomoen Elkartearen datuen arabera, atzerriko kolektibo autonomoaren ekintzailetza Espainiako gainerako langile autonomoena baino ia bost aldiz gehiago handitu zen. Janari denda eta bazar txikiak irekitzen dituzte, eta bizirik eusten diote auzo askotako tokiko merkataritzari.
Jaitsi liburuxka